foto foto foto foto foto foto foto foto foto

Nor gara

Lauanka elkartea Bizkaian sortu zen 2009. urtean, Animalien Bitartezko Esku-hartzeen bidez pertsonei lagundu ahal zaiela uste dugun zenbait pertsonaren ahaleginei eta ilusioari esker.

Lantaldea Maiderrek eta Nagorek osatzen dugu, hau da, psikologo batek eta gizarte langile batek, Animalien Bitartezko Esku-hartzean adituak, terapiako gure txakurrekin batera. Gure lan guztiak "Proiektuak" fitxan ikus ditzakezue, orrialdearen goialdean. Hasteko, labur-labur adierazten dizuegu:

  • Lauanka Animalien Bitartezko Esku-hartzeen elkarteko sortzaileak garela.
  • Animalien Bitartezko Esku-hartzean (Terapia, Hezkuntza eta Jarduerak) 7 urte baino gehiagoko esperientzia dugula: adinekoak, adimen urritasuna, espektro autistaren nahasmenduak, arreta defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea, gaixotasun mentala, gaixotasun arraroak, txakurrenganako fobiak, heriotzengatiko doluak, eskola errefortsua...
  • Animalien Bitartezko Terapiaren gaineko bi ikerketetan parte hartu dugula hainbat kolektiborekin.
  • Animalien Bitartezko Terapien gaineko Castelló-ko Nazioarteko II. Kongresuan hizlari izan ginela.
  • Animalien Bitartezko Esku-hartzeetan Teknikari eta Aditu izateko lehen ikastaroko arduradunak eta irakasleak garela, Eusko Jaurlaritzak homologatutako ikastaroa.

Jarraian, gure prestakuntza eta ibilbidea banaka irakurri ahalko duzue...

Maider Petralanda Jordá

Kolegiatu Zk: BI02321

  • Osasun Gaikuntza duen psikologoa eta Animalien Bitartezko Esku-hartzeetan aditua.
  • Osasun Mentalean eta Teknika Psikoterapeutikoetan masterra.
  • Esku-hartze Sozialeko Psikologian graduondokoa.
  • Familiako konstelazioetan eta Psikoterapia Sistemikoan prestakuntza, Bert Hellinger-en arabera.
  • Gaitasun Pedagogikoko ziurtagiria.
  • Alor pribatuko Psikologia Klinikoan 10 urte baino gehiagoko esperientzia.
  • Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Haur, Gazte eta Familiari Arreta Psikosoziala emateko eta Genero Indarkeriaren Emakume Biktimen Arreta Psikologikoko Zerbitzuetako arduraduna, bi urtez.
  • Droga mendekotasunaren Prebentzioan esperientzia luzea.
  • Osasun Mentalean esperientzia Basurtoko ospitaleko Psikiatria unitatean.

Nagore González de Ibarra Uriarte

Kolegiatu Zk 36/1002

  • Gizarte langilea eta Animalien Bitartezko Esku-hartzeetan aditua.
  • Familiako Esku-hartzean eta Bitartekaritzan graduondokoa.
  • Psikomotrizitatean eta Integrazioan prestakuntza.
  • Pedagogia Terapeutikoan eta Aniztasunari Arreta ematen aditua.
  • Txakurren heziketa positiboan ikastaro trinkoa.
  • Droga mendekotasunen prebentzioan prestakuntza eta esperientzia zabala.
    • Droga Mendekotasunen Prebentzioko Udal Teknikari izateko prestakuntza.
    • Droga mendeko pertsonentzako Las Palmasko anbulatorio zentro batean Gizarte Langile modura esperientzia.
  • Esku-hartze Sozialaren arloan 15 urte baino gehiagoko esperientzia.

Gure txakurrak

Gure txakurrak terapiako txakur gisa entrenatuta eta gaituta daude, eta nazioarteko erakundeek araututako osasun nahiz jokabidezko baldintza guztiak betetzen dituzte.

Profesionalen zaintzapean daude une oro, eta albaitariek aztertzen dituzte. Gainera, Erantzukizun Zibileko asegurua dute, beste batzuei sor diezazkieketen lesioak edota kalte materialak (pertsonei, animaliei edo ebjektuei) estaltzeko.

 

 

 

 

 

  • Facebook
  • Kontaktua